Oinarriak



OINARRIAK
JAITSI

BASES
DESCARGAR

RULES
DOWNLOAD

RÈGLES
TÉLÉCHARGER

- 2017 Edizioko epaimahaikideak -

Miguel Cabezas


1975. urtean Irunen jaioa. Miguel Cabezas, nazio eta nazioarteko lehiaketa askoren irabazle izan da. Bere lanak herri ezberdinetan erakutsiak izan dira estatu mailan, besteak beste, Palma de Mallorca, Villajoyosa, Antequera, Zaragoza, Barcelona, Madriden, eta beste herrialde batzutan ere, Polonia, Italia, Francia, Alemania, Grecia, China, Japón, Canadá, eta Estatu Batuetan besteak beste. Bere hainbat lan Vila Casas fundazioa eta FIART (Arteen nazioarteko fundazioa) bezelako arte funts pribatu eta publikoek eskuratuak izan dira. Gaur egun, Irungo Argazki Elkarteko (AFI), Espainiako Argazki Konfederazioko (CEF) eta Argazkigintza Artearen Nazioarteko Federazioko (FIAP) kidea da. Miguel Cabezas, Fine Art disziplinaren barruan, azken urteetan proiekzio handienetakoa izan duen argazkilaria kontsideratu daiteke.

www.miguelcabezasfotografias.com


Pere Soler


Argazkigintza da bere pasio handien lokarri: Natura eta bidaiak. Pasio horri esker Islandia, Eskozia, Norvegia, Kenia, Madagaskar, Siberia, Egipto, Turkia, Tunisia, Grezia, Italia eta Frantzia bezelako herrialdeetan, eta espainiar geografiako kokaleku askotan argazkiak ateratzeko aukera izan du, oso gogoko dituelarik Andaluzia, Asturias eta Kanariar irlak. Azken urteetan paisaia izan da bere lanaren gai nagusia, beti argi onenaren eta kokapen egokienen bila ibiliz, ahal den argazki onena lortzeko asmoz.
Nazioarteko Naturaren inguruko 50 lehiaketa baino gehiagotan aintzatetsia, aipatu beharrekoa BBC-Wildlife Photographer of the year 2015 lehiaketan “From the Sky” kategoriako irabazlea izan dela. Aldizkari espezializaturen batean argitaratu izan du, National Geographic-en Explora ataleko azala azpimarratuz.


Ramón Vaquero


Espainia (Vigo)
Laurogeitahamargarren hamarkadaz geroztik argazkilari profesionala.
Bere estudioan lan ezberdinak egiten ditu: publizitate imajinak, imajin sozialak, erretratuak, edertasun imajinak eta erreportaiak. Bere bezeroen artean erakunde ofizialak, publiko eta pribatuak, enpresak, markak, diseinu estudioak, publizitate agentziak, produktorak eta partikularrak daude. Bestalde, autore gisa argazkigintza lan pertsonalak garatzen ditu.
Horietatik asko izan dira sarituak, erakusketetan erakutsiak eta nazioartean publikatuak, Espainia, Austria, Holanda, Suedia, Erreinu Batua, EEBB edota Japonen. Bere imajinak Espainiako eta Europako hainbat aldizkari espezialituetako azalak izan dira.

Argazkigintza Digitalari, prozesatuari eta iluminazioari buruzko kurtsoak eta tailerrak eman izan ditu, eta nazio eta nazioarteko hainbat argazki lehiaketetako epaimahaikide aukeratua izan da.

www.ramonvaquero.com


Babesak


Kolaboratzaileak