Guztira 48 sari eta 1.200€ emango dira

“GIPUZKOA’’ GARAIKURRA


“Gipuzkoa’’ izeneko garaikurra Aretoko argazkirik onenari ematen zaio.

Gure lehiaketaren sorrera 1948ko “Salón Internacional de Fotografía” izenekoa izan zen. Lehen edizioa 1948koa da eta bertan 28 herrialde ezberdinetako 458 egilek bidalitako 1398 argazki izan genituen. Honez gain, gure katalogoak penintsula osoan argitaratzen ziren onenak ziren. Izan ere, sakongrabatuan ere inprimatu izan zituzten. Zortzi edizioren ondoren, Trofeoak urte batzuk iraun zituen hutsunea ezagutu zuen, honen txanda hartu eta 1972. urtean hasiera-hasieratik FIAPen araupean egon den “Gipuzkoa Nazioarteko Trofeoa” sortu genuen arte.

Garaikurra ez zen nolanahikoa , Nestor Basterretxeak sortu eta landutakoa baitzen. Hilarri baten itxura zuen eta lente batzuren formak erantsiz eta ezeren truke Nestorrek “Nazioarteko Zaletuen Zinemaren Jaialdia’’ren Trofeoa bilakatu zuen. Aipatu zinema jaialdia desagertu zenean, Basterretxearen Garaikurra “Gipuzkoa” Trofeoarena bilakatu zen.


ROCAVERDE MARKESA


“Rocaverde Markesa” izena duen trofeoa euskal egilerik onenari ematen zaio.

1971. urtean sortu zuten eta garai hartan eginiko Batzorde Nagusian – eta ahobatez- Probintziako Argazki Lehiaketetan parte hartutako euskal egileentzat “Marqués de Rocaverde’’ izeneko trofeoa aldarrikatu zuten. Aipatu Markesa, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen alde burubelarri eta maitasun handiz aritu Ignacio Maria de Urrecha y Arriola bazkidea izan zen eta trofeoari bere izena omenaldi bezala eman zitzaion. Trofeoa Lauburu itxura duen hilerri bat da.


FIAP dominak

CEF dominak

SFG dominak