- 2019 Edizioko epaimahaikideak -

Juan Mari Tolín

(Zarauz,Gipuzkoa, 1970)
Kirol argazkigintzan espezializatutako argazkilari profesionala.
25 urte baino gehiago daramatza nazioarteko txirrindularien karrera nagusietan argazkiak ateratzen, bai lurretik eta bai moto gainetik.
“La Gazzetta dello Sport” egunkari italiar edota “Sprint Cycling Magazine” aldizkari italiar eta txirrindulari profesional talde batzuen web orrialdetarako lan egiten du freelance argazkilari bezela.

Bere argazkiak “El Diario Vasco”, “Noticias de Gipuzkoa”, “Sud Ouest”, “El Mundo Deportivo”, “Dorsal 1”, “Meta2Mil” eta “Pedalier-Pro” y “Ciclismo a fondo” aldizkarietan argitaratuak izan dira. Bere imajinak liburu, aldizkari, egunkari, katalogo, egutegi, kartel, web, etab.etan argitaratuak izan dira.
Argazkigintza lehiaketa askotan lortu ditu sariak, eta bai bakarkako eta bai taldeko erakusketa askotan hartu du parte.

www.tolin.es


Maider Cuadra

(Iruña-Nafarroa,1974)
Ikuskizun arteetan aditua: Argazkigintza eta Sormen Ekintza, Miguel Hernández de Elche Unibertsitatean, non bekaduna izan zen. Goi mailako argazkigintza teknikaria Iruñako Arte eta Ofizio Artistikoen Eskolan. Argiztapen berriak EFTI, Madrilen. Bekaduna Bulgarian (Without Borders), 2016an.Opera Prima eta Contraluz galerien zuzendari izana 2007tik 2014ra bitartean.
Gaur egun Argazkigintza Esperimentazio Zentrua irekitzear dago Iruñan, non erakusketa, tailer, hitzaldi eta imajinaren inguruko beste hainbat ekintza antolatuko diren. Baita performance eta bideosorkuntza ere.
Bere lan gehienak zuri beltzean egiten ditu, duen abstrakziorako eta amesteko gaitasunagati, edota teknika zaharrekin, Maiderrentzat garrantzi handikoa baita bai teknika zaharrekin eta bai teknika dijitalekin lan egitea eta tradizioa eta modernitatea konbinatu eta nahastea. Colodion Hezearen teknikan espezializatua.


Oskar Gaskón

(Donostia- San Sebastián, 1971)

Betidanik erakarri izan nau argazkigintzak, eta 2004ean egin nuen AFIren oinarrizko kurtsoa.

Afizioa oso gertukoa eta garrantzitsua bihurtu zen nire bizitzan eta ez argazkigintza beragatik soilik, baizik eta afizio honen inguruan ezagutu dudan giza taldeagatik ere. Nire argazkigintzarako joera paisaiarekin eta minimalismoarekin hasi zen, gaur egun kaleko eta bidai argazkigintzarekin esperimentatzen ari naiz.


  • Igor Etxabe